XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. Zura eta altzariak.

Zurezko altzariak dira adibide errazenetariko batzu, berauen bitartez haurrei azaltzeko nola erabiltzen ditugun lehen gaiak behar ditugun gauzak egiteko.

Altzari asko zurezkoak dira, material iraunkor eta dekoratibozkoak.

Zura tamaina eta forma desberdinetan iristen da zurginaren tailerrera.

Zurginak arreta handiarekin neurtzen ditu oholak eta gero zati desberdinetan ebakitzen ditu, ondoren elkarri egokitzeko.

Zura pintatu edo bernizatu egin liteke ugari erabiltzen dituzte, bakoitza zeregin jakin baterako.

Zura pintatu edo bernizatu egin liteke erakargarriago gera dadin eta mantxa eta arrastadetatik babesteko.

Ohartu.

1. Argina eta beronen laguntzailea mahai baten azken ohola tinkatzen ari dira.

Zenbat atalez osatua da mahai hori?.

2. Tailer osoan barrena erreminta ugari dago, batzu hormatatik isekita, beste batzu aulkietan jarrita edo kaxoietan eta lurrean barreiaturik ere bai.

Ikusten al duzu mailua? Zerrotea? Destorlojailua?.

3. Ezkerrekaldeko zurginak bukatu berria du trizikloa zer kolorez pintatuko zenuke zuretzat balitz?.

4. Atzekaldeko gizona tauleria batzu zerratzen ari da beste altzari bat egiteko.

5. Makina elektrikoan lanean ari direnean egundoko zarata ateratzen dute.

Konturatu al zara nolako zarata ateratzen duen taladro batek?.

Imitatzeko gauza al zara?.